XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IRAKURMENA

AURREKO LANA

1 Hitz batzuk koloretan daude.

Ulertzen dituzu?

-Egunero ariketa fisikoa egitea ohitura ona da.

-Gaur diskoteka zabalik dago.

Sartzeko derrigorrezkoa da 16 urte edukitzea.

-Neska hori asko aldatu da.

Lehen ilehoria zen eta orain beltzarana da.

-Nire auzokoek lehen hiru auto zeuzkaten eta orain bat daukate.

2 Lotu bi zutabeak.


P.Mc Cartney - Beatlesetako musikaria
R.L. Stevenson - politikaria
J.A. Agirre - harrijasotzailea
I. Perurena - Delhi-ko sultana
M. ibn Tughuluk - idazlea

3 Nongoak dira deitura horiek?

Nola sortu dira?

DEITURAK

Izenekin bezala, deituretan moda edo ohitura desberdinak egon dira.

Gaur egun, seme-alabek aitaren deitura daukate, baina hori ez da ohitura zaharra.

Antzinatean, judu eta arabiarrek euren izena eta aitaren izena zeuzkaten.

NORENA zen zen garrantzitsua.

Horrela, Samuel har Josef Samuel Josef-en semea zen eta Mohamed ibn Affan Mohamed Affan-en semea zen.

Europan ere, mende askotan, horrelakoak erabili dira.

Irlandarren artean Mac Gregor, Gregor-en semea edo alaba zen, eta berdin-berdin eskoziarren artean (Fitzgerald), ingelesen artean (Stevenson) edo daniarren artean (Petersen).

Gaztelako ohitura ere halakoa zen -ez atzizkiaren bidez.

Pero Lopez, Lope-ren semea zen eta Maria Perez Pero-ren alaba.

Euskal Herrian, ordea, deituretan ohitura desberdinak egon dira.

Euskal deitura asko eta asko familiaren baserriarekin edo etxearekin daude lotuta: NONGOA zen zen garrantzitsua.

Horrela sortu dira deitura asko:


-(H)iriondo: familiaren etxea hiri ondoan dago (zegoen).
-Artetxe: arte (arbola mota bat) asko daude (zeuden) familiaren etxe ondoan.
-Zabaleta: toki zabalean zegoen etxekoa.
-Iturralde: iturri aldeko etxekoa.

Beste deitura batzuetan Gaztelako ohitura eta euskal ohitura nahastuta daude Lopez de Mendizabal, Lopez de Sosoaga,...

Batzuetan jaioterria agertzen da (Bilbao, Elgoibar, Markina,...).

Gutxi batzuetan aitaren izena edo ogibidea ere agertzen da: Petrirena, Errementariarena,...

Denborarekin, ordea, deiturak finkatu egin dira eta gurasoengandik seme-alabengana pasatzen hasi dira, aldatu gabe.

Europan XVI. mendetik aurrera deiturak edukitzea derrigorrezko bihurtzen hasi da.